Lan, Ingurumen eta Osasunerako Institutua (ISTAS) fundazio tekniko-sindikal autonomoa da, Langile Komisioek (CCOO) sustatua. Bere helburu nagusia gizarte aurrerapenerako jarduerak bultzatzea da, espainiar estatuaren eremuko langileen lan baldintzak hobetzeko, osasuna bultzatzeko eta ingurumena babesteko.
Institutua CC.OO.k sortu zuen 1996an. Horrek esan nahi du ISTAS ahalegin kolektibo baten zati dela; ahalegin horren helburua pertsona aske eta berdinek osatutako gizartea eskuratzea da, elkartasunean eta ingurumen iraunkorreko garapen bidezkoan oinarrituta.
ISTAS fundazio zientifiko-teknikoa da. Honako printzipioei jarraituz jarduten du:
- Langile klasearen zerbitzura lan egitea.
- zorroztasun tekniko-zientifikoa
- Funtzionamendu eta teknikan autonomiaz aritzea.
- CCOOrekin batera ezarritako helburu eta estrategietan txertatzea.
Bere izaera juridikoa lan fundazio autonomoa da, diru asmorik gabea, CCOOk sustatua eta Lan Ministerioaren babespean eratua. Erregistroko datuak lege eta zerga identifikazioa agirian daude ikusgai.
Fundazioaren norabidea, lan egitasmoak, memoriak, balantzeak eta kudeaketa bertako Patronatuak zuzendu eta kontrolatzen ditu, eta berak ezartzen ditu lehentasunak, eginkizunak eta aurrekontuen esleipenak.
Atal honetako edukiak honakoak dira:
|
|
|