Langileen zerbitzura

ISTASen ikerketa, azterlan, argitalpen eta jarduera guztiak fundazioaren helburua betetzera zuzentzen dira: lan osasunaren eta ingurumenaren babesa.

 

ISTASek bere lanaz langileen lege ordezkari guztien gaitasun sindikala sendotzen du, batez ere, prebentzio ordezkariena.

Lan Arriskuen Prebentzioaren Legeak (LPRL) berariazko eginkizuna eta hainbat eskubide aitortzen dizkio prebentzio ordezkariari; horregatik, fundazioaren lan zati handia informazio, prestakuntza, aholkularitza eta lan tresnak eskaintzea da, enpresetan esku har dezaten.

Lurraldeko akordiotan eta sektoreko lan hitzarmenetan langileen ordezkari irudi berriak agertu dira, adibidez ingurumen ordezkaria. Hala bada, ISTAS beharrezko tresna eta baliabideak garatzen ari da ordezkari horiei beren lanean laguntzeko.

Aipatutakoren adibide dira: Prebentzio ordezkariaren gida; lantokietako arriskuen prebentzioa, Esku hartzeko gida: lantokiko arrisku kimikoaren prebentzioa; Laneko antolaketa, Osasuna eta Arrisku Psikosozialak. Esku-hartze sindikalerako gida. Material horiek paperean banatzen dira sindikatuaren bidez, eta gure web orritik ere jaitsi ditzakezu. Erreferentzia gehiago nahi baduzu: prebentzio ordezkarientzako lan-tresnak.